« Itzuli albistegira

Mexikoko garraiotako autobus-enpresarik handienen ordezkariek Petronor bisitatu

2022-04-27

Irizar Taldearen proposamenez izan da, Euskadiko karbono baxuko zenbait egitasmoren zein hidrogenoaren inguruko proiektuaren berri emateko.

Mexikoko autobus garraioko enpresarik handienetako ordezkariek Petronor bisitatu dute gaur, Irizar Taldeak proposatuta, Rafael Sterling kontseilari delegatua buru zela.

Mexikoko enpresariek Petronorren zein Repsol Taldearen karbono baxu, Hidrogeno, Ekonomia Zirkular eta Sorkuntza Banatuko proiektuak ezagutzeko aukera izan dute. Era berean, Irizar Taldearen beraren hidrogenoari buruzko estrategia eta proiektuak aurkezteko plataforma izan da bilera.

Lan jardunaldiaren amaieran, Petronorreko finketa instalazioak bisitatu dituzte.