« Itzuli albistegira

Hondakinak berbalioztatzea funtsezkoa da ekonomia zirkularra sustatzeko

2021-10-04

Elias Unzuetak jendaurrean nabarmendu duenez, “joan den uztailean, Petronorrek hondakinekin egindako lehen biojet-lotea ekoitzi zuen”.

Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzaileak, Funseam-ek eta Repsol Fundazioak antolatutako Ekonomia Zirkularrari buruzko Zikloaren bigarren saioan parte hartu du hondakinen berbalioztatze ekonomiko eta energetikoa aztertzeko, eta bertan, Konpainia lantzen ari den zenbait proiektu azaldu ditu: berreskuratutako erregai solidoa errebalorizatzeko instalazioa, hidrogenotik eta berreskuratutako CO2tik abiatuta egindako ekoerregaien fabrikazioa, eta eraikuntza jasangarrirako materiala ekoizteko karbonatazio-instalazioa, CO2 atzitzeko potentzial handia duena.

Unzuetak jendaurrean nabarmendu duenez, “joan den uztailean, Petronorrek hondakinekin egindako lehen biojet-lotea ekoitzi zuen”. Garrantzi handiko gertaera bat karbono-aztarna txikia duten erregaien ekoizpenari dagokionez, eta aire bidezko garraioari zuzendutako erregaien deskarbonizazioa bultzatzen lagunduko du, izan ere, momentuz elektrifikazioa ez da bideragarria segmentu horretan.

Repsolek zirkulartasunaren alde egin duen apustuaren ondorioz, 2.500 milioi euro inbertituko dira zirkulartasun-plataformetan oinarritutako 16 proiektu-motaren bitartez. Ekimen hauetan bat egin duten askotariko eragileek –enpresak, zentro teknologikoak, hondakinen kudeatzaileak…– zirkulartasunaren alde egin dute, “hauxe baita garraioa eta beste sektore batzuk nahiz industria-sektorearen behar termikoak deskarbonizatzeko epe laburrera begira erabilgarri dugun soluzioa”, adierazi du Unzuetak.

Hondakinen errebalorizazio ekonomikoa Ekonomia Zirkularraren arloko alternatiba bat da, eta birziklapenarekin batera, urtero zabortegietara bidaltzen diren hondakinak murrizten lagunduko luke.