« Itzuli albistegira

Energia kudeatzeko sistema jarriko San Mamesen, eraginkortasuna hobetzeko

2021-04-12

Repsolek jarriko duen Energia kudeatzeko sistema adimendunak %20 murriztu dezake energia kontsumoa klimatizazioan, eta %40 hotz-katean.

Repsolek energia kudeatzeko sistema adimenduna jarriko du San Mamesen. Energy Management System-ek (EMS) modu eraginkorrean kudeatzen du energia, klimatizazio-prozesuetan adimen artifizialeko algoritmoak eta optimizazio aurreratua aplikatuz, kontsumoa aurrezteko eta, aldi berean, CO2 isurketak murrizteko. Konpainia multienergetikoaren beste ekimen bat da karbono-neutraltasunaren aldeko apustuan, eta helburu hori 2050ean betetzea ezarri da.

Kudeaketa adimenduneko sistema ingurune errealetan frogatuko da, Repsolek beraien sektoreetan liderrak diren hainbat kiderekin sinatu duen lankidetza-akordioari esker. Horietako bakoitzak berariazko ezaugarriak ditu, eta, oro har, ingurune berezituetan garapena osatzen lagunduko dute. Athletic Clubeko estadioa EMS frogatzen duen lehen kirol instalazioa izango da. Energia aurreztea lehentasuna izan da beti erakundearentzat, eta 2013an inauguratutako estadio berriaren eraikuntzaren premisetako bat izanik. 2016an, eraikin jasangarrien LEED Gold ziurtagiri ospetsua jaso zuen Europako lehen futbol-zelaia izan zen, eta, orain, Repsolen EMS sistemari esker, bere klimatizazio-sistemen eraginkortasuna hobetzen jarraituko du.

EMSk hainbat parametro jasotzen ditu, hala nola eskatutako potentzia, erabilera-patroiak, une bakoitzeko elektrizitatearen prezioa edo klimaren pronostikoa, eta ekipo desberdinen portaera denbora errealean aztertzen du, erabiltzaileen energia-eskaria aurreikusiz. Datu horiekin, sistemak gailu bakoitzerako baldintza optimoak zehazten ditu eta automatikoki horien gainean eragiten du energia aurrezteko. Ondorengo fase batean, kudeaketa adimendunean integratu ahal izango dira energia biltegiratzeko sistemak, sorkuntza fotovoltaikoa eta ibilgailu elektrikoen berriz kargatzea. Jaime Martín Juez Repsoleko Teknologia & Corporate Venturing-eko zuzendari exekutiboak eta Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiak Ibaiganen sinatutako akordioa Athletic Clubek eta Petronorrek aurretik sinatu zutenaren barruan kokatzen da, Edinor findegiaren filialak garatuko duena.